XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bi zingiñarri (zingiri-kontrakoak), lur-ontzi zatiak, bost sukarrizko azkon-mutur osto-itxurakoak eta iru sukarri landuak....

Pagubakoitza Aizkorri`n dago, Gipuzkoa`ko partean.

1917`an aztertu zuten eta emeretzi gorputz gutxienez zituan bere barnean.

Gai oneri buruz ona zer esaten digun Barandiaran`ek: Triku-arrietan armak eta lanabesak sukarrizkoak (aizkora, azkon-mutur, aistoak) edo metalezkoak (azkon-mutur, zulakaitz, eskumuturreko eta belarritako brontzezkoak) daude, bai eta kutun, txintxilikario, gatzarri, zingiñarri, ikatzarri, alabastro, jadeita, basurde eta artzen ortz, ezurrezko eta arbelezko txintxilikario, ezur eta adarrezko erastun, arrai-ezurrak ere....

Oietatik geienak espiritu edo gaixoen kontrakoak dituzu.

Kutunak ugari daudela triku-arrietan esana daukagu, baiña kutunak eramateko oitura zaarragoa da Euskalerrietan ori baiño, askoz zaarragoa.

Gure mendietan triku-arriak agertu baiño sei milla urte aurretik ere, ba ziran gure artean zenbait kutun-mota.

Ara emen batzuek: gatzarri eta zingiñarriak, zulodun muskulluak, basurde eta zaldien zulodun ortzak, txirlak zuloakin eta abar...

Sukarrizko aizkoratxoa, lur-gorrixkak margotzeko-gai diranak ere kutunen artean sartu litezke...

Triku-arrietan billatutako zingiñarriak eta gaur-egun gure artean erabiltzen diranak, berdiñak dira: sei alde ditu zingiñarriak oso garbiak, zeru-urdiñ kolorezkoak, eta erdian zuloa.

Euskalerrietako emakumeak erabilli oi dute bularren gogortasunen kontrako bezela.

Zingiñarrien eginkizunen antzekoak izango zituzten, beste lepotik zintzilik eramateko muskullo eta pistien ortz zulodunak ere...